_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Leihotik mundua JON KORTAZAR

Poesia argitaratu gabe denbora luzea egon ondoren, itzuli da Iñigo Aranbarri (Azkoitia, 1963) generoaren alorrera. Harrien lauhazka tituluaren bidez, orain arteko bere libururik borobilena eta zehatzena eskaini digu. Hermetikoaren ospea izan du Aranbarrik orain arte, bere poesiaren fineziak, hitzen esanahien batasunaren bidez lortzen zuelako liburuen batasuna. Adibidez, bere Dordokak eta elurrak-eko izenburuak iraunkortasunarekin (dordoka, animalia prehistorikoa) eta galerarekin (arin desagertzen den elurra) jokatzen zuen. Harrien lauhazka-n bestelakoa da joera. Askoz ere poema narratiboagoa da. Eguneroko bizitzaren erreferentziak ugariagoak dira, eta, nolabait esatearren, ezaguera markoa garbiagoa geratzen da orrialdeotan. Mugitzen ari den, inoiz geldirik ez dagoen mundu baten agerpena egin nahi du poemategiak, gaurko munduaren elementu lazgarri batzuk zutabetzat hartuz, eguneroko bizitzatik desoreka (Argentinako diktadura, Chiapaseko matxinada, Sarajevoko triskantza) begiratuz, leihotik munduko ezinegona sofrituz. "Indio izan ezin, zuria izan nahi ez"-koan bizi den pertsonaiak lurraren inguruko bidaia proposatzen du liburuan, eta horrek eman dio bere lehen lotura narratiboa. Hasi norberaren egoeran hasten da poemategia: leihotik begira, gauez etxera itzultzerakoan, gaztaroko oroimenak gogora ekarriz. Horrek pizten du sua hausnarketa poetikoarako. Sailik sail badago egitura berezia liburuan. Hurbiletik hasi da idazlea, distantziak zer ekar lezakeen begi bistan jartzeko, eta itzuleraren esanahi kontraesankorra adierazteko. Lurraren kontzeptua Narratibitateak hari sendoa bilbatu badu ere, ez dira gutxiagoko batasun hariak alde sinbolikoak. "Harria" lehenago erabilitako metafora nagusien antzekoa da: lurraren kontzeptu ia fisikoa dakar gogora: "Zuretzat bakarrik da lurraren kolpea", erraietan eta erroetan bizi dena, ia pertsona begetalizatuz, edo mineralizatuz, patu gogorarren ildoetan. Ritorneloak ere ez dira gutxi liburu guztian zehar, bai narratiboak, bai esaldikoak liburu guztiaren arkitektura marrazteko orduan. Hizkera poetikoarei begiratuz, molde luzeko bertsoa aukeratu du idazleak: ia inprekazio biblikoaren gogortasunez ari dena. Espresionismoaren bideak ongi korrituak zituen Aranbarrik, eta hemen ez da faltako erreferente narratiboaren eta irudiaren arteko kinkak sortzen duen tentsioa. Hiztegi aldetik, aukeratua eta malkarra da berea, gogorra, eta berria era berean. Artista nagusi baten liburua dela ohartzeko beta ederra eman digu oraingoan. Lluis Roda poeta balentziarrak idatzi zuena ekarri nahi nuke gogora: "artista bakarrik dago/.../ lana bukatu duenean, badoa. Eszenatokia/ kentzen ari da. Ikuskizuna bukatu da./ Baina inor ez da mogitzen". Aranbarriren liburua bukatzen denean, antzekoa da inpresioa. Irakurketa bukatu da, baina inor ez da altxatzen, inor ez da mugitzen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_