"Iparragirre ez zen abeslari eta konpositore handia izan, ez eta poeta sakona ere"
Iparragirre bueltan etxera da Oskorri eta Elkarlanean disketxearen lan berria. Izenburuak berak adierazten duen bezala, diskoak zortzikote bizkaitar honek José María Iparragirreri (Urretxu, 1820-Itsaso, 1881) bere jaioterriko Gernikako Arbola plazan ekainaren 26ean eginiko omenaldia jasotzen du. Bertan, Natxo de Felipek gidatzen duen taldeak, Urretxuko 200 musikari baino gehiagok eta herritarren kopuru handi batek zuzeneko diskoak jasotzen dituen egilearen 23 konposizio errepasatu zituzten, duela bi urte sortu zen proiektua gauzatuz.Galdera. Iparragirreren inguruan, zer da erakargarri egiten zaizuena?
Erantzuna. Beno, garai hartako kronikak kontutan hartuta eta zintzo jokatuz, nik uste dut zera esan daitekeela: Iparragirre ez zela abeslari handi bat izan, ez zela konpositore eta berritzaile nabarmenik izan, ez eta poeta sakon bat ere. Hala ere, herriaren sentipenen itzultzaile izugarria da. Badago zerbait, ez dakit zehazki zer den, Iparragirre erakargarri eta betirako egiten duena. Horrek deitu izan digu beti atentzioa. Beraz, ikuspuntu kritiko batetik, ez zen bere aurrean txapela kentzeko moduko egilea izan, baina, hil zela 118 urte bete direnean, gaur egun balioa duten sentimenduak igortzen jakin izan zuen gizona izan zela esan daiteke.
G. Egun, aldarrikatu behar den egilea al da?
E. Bere garaian Euskal Herrian modan zegoen abeslaria izan zela kontutan izanik, bere abestiak jende askok abesten zituela kontutan izanik, guk bere obraren narriadura aldarrikatu nahi izan dugu. Bere abestiak bakarlariengandik interpretatuta entzuterakoan (batzuetan, bakarlari lirikoengandik interpretatuta gainera), guzti hori surrealista iruditu zitzaigun; berak konposatu zuen obrari ez dagokion zerbait, hain zuzen. Guk Iparragirreren obraren bertsio masibo baten aldarrikapena egin nahi izan dugu. Iparragirreren obra bere jendeari, Urretxuko bere herritarrei itzuli nahi izan diegu. Hori alde batetik eta, bestetik, diskoak dituen 23 abestien artean ezezagunak diren hamar jasotzen ditugula ere ezin da ahaztu.
G. Dirudienez, sofistikazioa alde batera utziaz, moldaketen sinpletasunean sakondu nahi izan duzue.
E. Ez nuke hori esango. Iparragirreren lana, poesia eta musikaren ikuspegitik, ez da oso sofistikatua edo zaila. Gainera, musikari eta abeslarien artean, errepertorio hau entsaiatzen eta prestatzen 200 pertsona baino gehiago izan ginela kontutan izanik, instrumentalizazioak esaterako inolako oztoporik ez sortzea saiatu ginen. Maila horretan, egin dugun lanak zailtasun gehiegirik izan ez duela azpimarratu nahiko genuke, baina bai duintasun handikoa dela.
G. Zuen azkeneko diskoak zuzeneko lanak izan dira, besteen abesti eta publikoaren kolaborazioa jasotzen dituztenak. Errazenera jo duzue?
E. Ez. Guk proiektu ugari dugu, eta une bakoitzean egin behar dena egiten dugu azkenean. Hau da, gehiago egingo genuke, baina denborak ez digu gehiagorako tarterik uzten. Gure abesti propioak kaleratu ez ditugula denbora ugari pasa da, eta gu gara asaldatzen lehenak. Horrexegatik, zentzu honetan lanean ari gara. Grabaketarako egunak, esaterako, zehaztuta daude.
G. Oskorriren lekukoa hartuko duenik badago? Euskal musika tradizionalaren erreferentzia izateak musika mota honen geldiunea agerian uzten duela dirudi.
E. Gure helburua ez da inoiz besteen ispilu izatea eta, zorionez, ez garela izan uste dugu. Besteen lana kopiatu gabe, sarritan guk hankasartze ugari izan dugun bezala, egokiagoa da bakoitzak bere kabuz lan egin eta huts egitea. Popa, rocka eta trikitixaren arloan gertatu denaz edota Euskal Herriko musikaren panoramaren inguruan era guztietako eztabaidak onargarriak dira, baina garbi dagoena da gero eta esperientzia mota gehiago dagoela orain.
G. Etorkizunean, Oskorri musika tradizionaletik kanpo dauden lurraldeetan murgilduta ikus ahal izatea posible ote da?
E. Bai. Taldean musika tradizionalarekin nahitaez loturik ez dauden era guztietako influentziak topa daitezke. Guzti hau modu eklektiko batean ikusi izan dugu beti eta, zentzu honetan, prestatzen ari garen disko berrian musika tradizionala kontsideratzen ez dena aurki dezake jendeak. Nortasuna duen musikaren baitan kate-maila izaten saiatu izan gara beti. Herri honetan izan diren esperientzia poetiko eta musikalen artean proposamen berrietako bat osatzen saiatzen gara.
G. Zuek Iparragirrerekin egin duzuen modura, ehun urte barru Oskorri omenalduko dutenaren aspiraziorik daukazue?
E. Ba, ez. Proiektu berriak ditugun neurrian, gure nahia zintzo-zintzo lanean jarraitzea da. Eta, kontraesanak kontraesan, proiektu horiek gauzatzea. Gure kontraesan horien jabe gara, eta badakigu pertsona batek baino gehiagok era kritiko batean zera esango duela: "zergaitik sartzen zarete arlo honetan, beste horretan arituta interesgarriagoak zaretenean?". Begira, euskal gizartea ez da herri normala, bere kulturak ohikoa ez den egoera bizi du, eta, anormaltasun horren barruan, gu ere ez gara ohiko talde bat. Beraz, Oskorri desagertzen denean, jendeak taldea gogoan izango ote duen ala ez ez gaitu kezkatzen. Katearen zatitxo bat besterik ez gara.
G. Zertan oinarritzen da zuen arrakasta?
E. Nere ustez ez gara inoiz modak arrakastatzat hartzen duen talde horietako bat izan. Ez gara abiadura handiko korrikalariak, fondokoak baizik. Kazetari batek bere egunkarian egunero lan egiten duen bezala, gure arrakastaren kakoa eguneroko lana da.
G. Zer proiektu edo egitasmo duzue orain?
E. Momentuz, hiru kontu ditugu begi-bistan. Gabonetan, Pub ibiltariaren laugarren errepertorioa grabatuko dugu Bilboko Arenalean; ondoren, martxoan, Oskorriren konposizio berriekin diskoa grabatuko dugu; eta, azkenik, lanez lepo egoteagatik atzeratuz joan den proiektua: Xabier Amuriza bertsolariak bi poesia liburu kaleratu ditu bizkaieraz, bata egile ezagunena, eta bestea, ezezagunena. Hautaketa egin eta gero, disko bati begira lanean hasteko proposamena egin zigun eta okerrik ez bada urte amaieran martxan egon daiteke.
G. Aurten lau disko kaleratzeaz ari gara orduan. Eta, horietako bi, gutxienez, bikoitzak.
E. Horiek disketxearen arazoak dira. Hau da, jendeak merkatuan pentsatzen duen bakoitzean, entzuleak nazkatu edota aspertu egingo direla pentsatzerakoan, kopuruen bueltan ari dira. Baina guri zenbakiek ez gaituzte beldurtzen, ez dakit zenbat disko saltzeak ez gaitu beldurtzen. Benetan diot, lan ona egin dugula eta kaleratu egin behar dugula uste dugu, besterik gabe. Salmenten arazoa disketxeen arazoa da, ez gurea. Jendeak noizbait Oskorriri ostikada eman eta jada interesik ez duela esaten badu, orduan agurtuko ginateke. Baina, bien bitartean, salmentaren arloak edota gure aurreko produktuak zapaltzen ditugunaren arazoak ez digu lorik kentzen. Ez da gure eguneroko buruhausterik nagusiena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.