_
_
_
_
Entrevista:MIKEL VALVERDE | IRUDIGILEA | GAIAK

'Ilustrazioa lanbidea baino bizimodu bat da'

Bernardo Atxagaren Bambulo txakurra edo Juan Kruz Igerabideren Jonas haurtxoa dira, beste batzuen artean, Mikel Valverderen estudioan jaio diren pertsonaiak. Oso gazte eman zituen komikien munduan lehen urratsak ilustratzaile gasteiztar honek, eta geroago testu liburuetan aurkitu zuen ilustrazioekin dirua irabazteko lehen aukera. Helduentzako lanik egin badu ere, haur eta gazte literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak. SM argitaletxearentzat Jon Arkakusoren penak eta ilustratutako zortzi liburuen bilduma amaitu berri ditu. Honetaz gain, laster Jonas eta iratzargailua eta El molinillo mágico liburuetan ere Valverderen marrazkiak ikusteko aukera izango dugu.

Egun hauetan, otsailaren 16a arte, Mikel Valverderen eta beste hainbat marrazkilarien lanak ikusgai egongo dira Gasteizko Floridako kultur etxean, Galtzagorri elkarteak antolatutako erakusketa batean.

'Liburu irudiztatu bat bi buruk eta lau eskuk egiten dute. Marrazkiekin bizitza ematen diozu istorioari'

Galdera. Zer egoera bizi du gaur egun irudigileak?

Erantzuna. Egun, irudigileen lana aintzat hartzen dute, bai argitaletxeek, bai komunikabideek eta baita kaleko jendeak ere. Duela urte batzuk, aldiz, liburuetako azaletan ez zen marrazkilariaren izena azaltzen. Gaur egun, aitzitik, oso arrunta da irudigilearen izena egilearen alboan ikustea. Liburu irudiztatua bi buruk eta lau eskuk egiten dutela uste dut.

G. Zein da marrazkiak liburu batean betetzen duen funtzioa?

E. Marrazkia liburuaren zati bat da. Marrazkiekin bizitza eskaintzen diozu istorioari, aurpegi bat, begiak, mugimenduak... Honetaz gain, irakurleari informazio bat eskaintzen diozu, testuak ematen ez dizkion sentsazio berriak, eta azkenean, liburua amaitzen duenak bi iturri izan dituela konturatzen da: testua eta marrazkiak.

G. Non hasten da pertsonaia baten bizitza? Nolakoa da kreazio prozesua?

E. Normalean idazlearen istorioa edo ipuina sakonki aztertu ondoren hasten naiz lanean. Idazlea da liburuaren motorea, bera da sortzailea. Nik istorio bat daukat lanean hasteko, baina berak ez dauka ezer eta ezerez horretan asmatzen du istorioa. Honek ez du esan nahi erabakiak hartu behar ez ditudanik, baina ez da berdina. Idazlea ezagutzea eta lanari buruz berarekin hitz egitea gustatzen zait. Ongi ezagutzen ditut Atxaga eta Juan Kruz Igerabide, adibidez. Maiz, Atxaga eta biok, istorioa sortu baino lehen, komentatzen ditugu lanaren gorabeherak. Baina egilea ezagutu gabe ere egin izan ditut hainbat lan.

G. Non egiten duzu lan? Zeintzuk dira erabiltzen dituzun tresnak?

E. Etxean egiten dut lan, bertan oso eroso sentitzen naiz. Gainera, kanpoan estudio bat edukitzea luxu bat izango litzateke. Lan batzuetarako ordenadorea erabiltzen dut, batez ere koloreztatzeko. Gehien maite dudan tresna, aldiz, zalantzarik gabe, aspaldiko ilustratzaileek erabiltzen zuten luma-muturra da; oso trazu onak egiten ditu eta nire marrazkientzat oso baliagarria dela uste dut. Nire irudiak freskoak eta biziak dira, eta luma-muturrarekin efektu hori lortzen dut. Normalean akuarelak erabiltzen ditut koloreztatzeko, baina teknika ezberdinekin saiatzea gustatzen zait.

G. Liburuak ilustratzeaz gain, zer motatako lanak egiten dituzu?

E. Gauza ezberdin asko egiten saiatzen naiz: BBKren agenda irudiztatzen dut, hainbat egunkari eta aldizkaritan ere komikiak egiten ditut, beste gauza batzuen artean.

G. Zein duzu gustukoago?

E. Gauza ezberdinak egitea gustatzen zait. Ez dut esan nahi gauza gehiegi egitea komenigarria denik, baina okerrena egokitzea eta ezer berririk ez saiatzea dela uste dut. Ilustratzea asko gustatzen zait, baina gidoiak idaztea ere oso gogokoa dut. Badauzkat nik idatzitako istorio batzuk, oraindik ezer publikatu ez dudan arren. Bi hilabete barru, nik idatzitako komiki sail bat plazaratuko du SM argitaletxeak, hainbat aldizkaritarako egiten ditudan komikien gidoiak ere nik idazten ditut. Hala ere, komikigintza beste alor batzuk baino hobeago menperatzen dudala uste dut. Beste egile batzuen istorioak ilustratzea ere oso aberasgarria iruditzen zait. Gauza guztiekin ikasten da zerbait, eta ikastea da nik nahi dudana.

G. Gaur egun, zaila al da ilustratzaile izatea?

E. Duela urte batzuk ilustratzaileak pertsona bitxiak ginen, gure lanbidea ezegonkorregia zelako edo. Orain bizi dugun egoera oso ezberdina da eta gu ez gara hain bitxiak, lan-egoera ezegonkor ugari dagoelako agian. Dena den, nire ustez lanbide hau oso deserosoa da, zure burua etengabe hobetu behar duzulako. Honek gauza on pila bat ematen dizkizu: dibertimendua, zure iritziak adierazteko aukera... Beraz, lanbide bat baino gehiago bizimodu bat dela esango nuke, deserosoa da, baina nik nahiago dut deserosotasun honetan bizi aspertzea baino. Hala ere, irudigile gazteen egoera nahiko gaizki ikusten dut, ezinezkoa baita, adibidez, ilustrazioa ikasi ondoren nonbaiten praktikak egitea. Hemen ez da atzerrian bezala irudiaren mundua aintzat hartzen. Esaterako, Frantziako kartel asko irudigileek egiten dituzte, publizitatean ere ilustrazioak erabiltzen dira, baina hemen ez gaude ohituta. Etorkizunean zer gertatuko den ikusi behar.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_