Ikusi, entzun, irakurri eta gozatu
Euskararen eta Euskal Literaturaren museoa Zarautzen zabalduko da Leopoldo Zugazaren lanari esker
Abian da Zarautzen Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoa irekitzeko proiektua. Egun hauetan, eta martxoaren 4ra bitartean Sanz Enean ekimena azaltzeko erakusketak irekiak izango ditu ateak.
Euskararen aldaera, historia, zeinu eta bilakaeraren adierazgarri izango da museoa, erakusketa iraunkor batez gain, dokumentazio zentroa, ikus-entzunezkoen txokoa, zerbitzu pedagogikoa eta aldi baterako erakusketak bilduko dituena. Guzti honen gosegarri da egun hauetan herriko Kultur Etxean goza daitekeena: Euskararen eta Euskal Herriaren inguruko liburuak, euskarazko sormen lanak, bertsolaritzari eskainitako atala, hizkuntza materiala, administrazio agiriak, mapak, dokumentuak edota argazkiak daude ikusgai. Honetaz gain, erlikia ugari ere biltzen da bertan, Bernardo Atxagaren Obabakoakeko lehen ipuinaren eskuizkribua edo Eusko Ikaskuntzaren argitalpenik zaharrenak, beste batzuen artean.
Leopoldo Zugaza zarauztarrak hamazazpi bat urte daramatza proiektu honekin bueltaka, izan ere bera dugu Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoaren bultzatzaile nagusia. Besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoa edo Zarauzko Arte eta Historiaren museoen sorreretan parte hartu du. 'Euskal Herriak bere nortasuna, historia eta idiosinkrasia aditzera emateko erabiltzen dituen esparru guztiak irudikatzen dituzten berariazko erakundeak sortzearen alde nago', dio Zuazak. Ildo honetan, literatura eta hizkuntza mailan eskasia nabaria sumatzen zuela aitortzen du. 'Beste motatako museo batzuen sorreretan parte hartu dut eta literatura zein hizkuntzaren inguruan ezer ez zegoela ohartu nintzen. Orduan otu zitzaidan euskal hizkuntza eta literaturaren adierazgarri eta lekukoak bilduko zituen toki finko bat sortzea. Museo bat izan zen burura etorri zitzaidan aukera egokiena.
Museotan aditua
Museotan aditua, historia, literatura eta artean ikasia, Zuazak argi eta garbi dauka zeintzuk diren museo batek bete beharko lituzkeen funtzioak.
Funtsean, museo batek hausnarketara, ikerketara edo ikastera akuilatu behar du bisitaria, baitan gordetzen duen eta eskuragarri ipintzen duen ondarearen bitartez. Helburu hauek gauzatu ahal izateko, Zarautzen kokatuko den museoak erakusketa iraunkorra, agiritegia, liburutegia, hemeroteka, filmoteka, fototeka, fonoteka, zerbitzu pedagogikoa, aldi baterako erakusketak, ikuskizunak plazaratzeko beharrekoak, eta ikerketak gauzatzeko baliabideak bilduko ditu. Hauek guztiak 'Euskal Herriko mintzaira eta literaturaren kontaketa osatzen dute, eta guztion eskura ipintzen dute istorioa'.
Ekimen honen sustatzaileek ez dute data konkreturik zehaztu. Izan ere, gauza ugari gelditzen dira egiteke. Zugazaren hitzei eutsiz, 'zehazki ez dakit noiz irekiko dugun museoa, ez da hurrengo hilabetean izango, baina ezta hogei urte barru. Gauzak gelditzen zaizkigu egiteko, bilduko ditugun edukiez gain lokala aukeratu eta egokitu egin behar da'.
Zerbitzuak eta programak izango dira Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoak jorratuko dituen esparruak. Zerbitzuen barne ikusgai dagoen guztia kokatuko litzateke, edukiak eta euskarriak: hizkuntzari buruzko lanak, euskarazko literatur eta arte adierazpenak, sortze, ikerketa edo hedapen jardueretan parte hartu duten pertsonen biografia eta ikonografiak e.a.
Honetan, lengoaiaren jatorria, euskararen joan etorriak edo hizkuntzaren ikertzaileen lanak ikusgai egongo dira.
Programetan aldiz, euskal literatura eta mintzairarekin zerikusia duten hainbat jarduera antolatuko dira, mota guztietako jendeari eskainiko direnak.
Hauen artean, zerbitzu pedagogikoa, ikerketak egiteko plangintzak, eta dokumentazio edo informazio zentro bat azpimarra daitezkeelarik. Eskola bereziak antolatuko dira eta baita ikerketa plangintzak ezarri ere. Halaber, nor bere kabuz edo talde lanean arituko diren ikertzaileekin harremanetan izateko prozedurak ere zehaztuko dira
Dena den, eta euskarak bai ahozko literaturan eta baita ikuskizunetan ere izan duen islada kontutan izanik, azken atal honi garrantzi handia emango zaio. Ikus-entzunezkoek gune berezi bat izango dute, bertsolaritza, poesia, kantu zaharrak eta Ez dok Amairu talde mitikoa barne egongo direlarik.
Honetaz gain, ikuskizunak ere antolatuko ditu Zarauzko museoak, hauek bideratzeko behar diren elementu guztiak egokituko dituelarik: Antzerkiak, zinemak, abestiak, poesia emanaldiak edo bertso saioak atonduko dira.
Leopoldo Zugaza zarauztarrak argi eta garbi azaltzen du ekimen honetan izango diren jardueren zergatia: 'Euskarak dituen adar guztiak heldu nahi ditugu, literaturaren genero guztiak irudikatzen saiatuko gara, ikuskizunak ere barne sartzen direla ahaztu gabe. Hizkuntza eta Literatura Euskal Museoa ez da estatikoa izango, biziduna baizik'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.