_
_
_
_
Entrevista:MIREN AGUR MEABE | IDAZLEA | GAIAK

'Poesiak minoritarioa izaten segitzen du'

Lekeition 1962an jaiotako Miren Agur Meabek EL PAÍS egunkariaren bidez jakin zuen joan den igandean Kritikoen elkarteak Juan Marsé idazle katalana saritu zuela. Eta orduan jakin zuen, baita ere, kritikoen elkarteak Azalaren kodea poema liburua saritu ziola.

Galdera. Zure burua idazle gisa ikustea zaila egiten zaizula esan izan duzu, jaso berri duzun sariak aukera hori emango al dizu, zure burua idazle gisa ikusteko aukera?

Erantzuna. Sariak baino gehiago liburuak berak eman dit gehiago kontzientzia hori. Kritika sariak balioko balu irakurleren bat nire liburura gerturatzeko ba primeran. Baina jakinda poesia zein genero minoritarioa den ba dudatan jartzen dut hori salmenta aldetik eta igarriko denik.

G. Hala da, beti esan izan da poesia minoritarioa dela, hori zergatik?

E. Irakurlea beste zerbaiten bila joaten delako agian eta poesiaren inguruan topiko batzuk badaudelako, intimista dela, espirituala e.a. irakurleak ez du gogorik beste baten barrukoikeriak deszifratzen hasteko. Eta beste alde batetik poetak bere barrukotasun hori azaltzeko orduan erabiltzen duen modua ez delako gardenegia. Beste gauza bat, poesia irakurtzeko adin txikitatik ez dugu prestakuntzarik. Seguru nago, eskola mailan eta beste era bateko irakurketak egin ezkero gero ez litzateke egongo horrelako hesia.

G. Poesia konplikatua dela erakusten zaigu?

E. Bai, pixka bat gu hemen gaudela eta poesia han dagoela, beste maila bateko gauza izango balitz bezala eta nik uste dut poesia iradokizunak sortzeko ere badagoela, goza arazteko hizkuntzaren indarrez.

G. Zerk eraman zaitu poesia idaztera?

E. Betidanik idatzi dut poesia, gazte gaztetxoetatik balio izan zaidalako nire burua hobeto ezagutzeko eta nire ideiak ordenatzeko. Baita oroitzapenak gaurkotzeko eta gozatzeko. Terapia gisa nire buruarekin komunikatzeko.

G. Idazten duzunean, orduan, norentzat idazten duzu, zuretzat ala publikoarentzat?

E. Hasieran niretzat idazten nuen. Orain ez dakit,liburua kaleratuta, baina printzipioz niretzat idazten dut ilusioarekin, noizbait hori argitaratu daitekeelakoan baina batez ere nik gozatzeko idazten dut.

G. Azalaren kodea da saritu dizuten liburua, zer azaltzen duzu liburu honetan?

E. Azalaren kodea komunikazioari buruzko liburua da, horregatik agertzen dira hainbeste berba, lengoaiaren eremu semantikoarekin zerikusia dutenak: morse, irakurri, graffiti, kontrazeinu, tatuajeak, ea. Hor komunikazioa esparru ezberdinetan gauzatzen da, lehengo nire buruarekin, bigarrena interaktibidadean dagoen su batekin.

G. Oraintxe bertan Itsaslabarreko etxea aurkeztu duzu baina hau ez da poesia.

E. Prosa da baina ukitu poetikoa duena. Protagonistak 16 urte zitueneko uda kontatzen du eta uda hartan bizitu zituen latzak eta zoragarriak. Horiek kontatzeko baliabide poetikoetara, metaforetara eta konparazioetara jotzen du. Alde horretatik esan daiteke prosa poetikoa dela.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_