Euskal historia hurbilaren bila
'Ikerketa soziologikoak egiteko dokumentazioa bada, nahiz zabarkeriaz asko galdu den'
Athanase Belapeyre-k 1696garren urtean zuberotarrez idatzitako Catechima laburra eta Jesus-Christ edota Aita Larramendik 1729. urtean idatzitako euskarari buruzko lehen gramatika El impossible vencido. Arte de la lengua Bascongada. Horiek dira Lazkaon aita Beneditarrek duten liburutegian, euskal gaiari eskainitako liburu bilduman, aurkitu ditzakegun liburuetako batzuk. Horiekin batera Juan Joxe Agirrek, liburutegiko arduradunak, mimo handiz jaso ditu Espainiako Inkisizioari ihes egitea lortu zuten hainbat eta hainbat liburu edota inprenta sortu aurreko inkunableak. 'Hau ez da papera, ardi larrua baizik beraz, halako liburu bat idazteko artalde osoa behar izaten zen'. Liburuak beti altxorrak izan direnaren seinale.
Baina Lazkaoko euskal liburutegiak baditu bai, antzinako altxor hauen artean beste altxor batzuk aita Agirre harro senti arazten dutenak, euskal gaiari buruzko aldizkariak. 4.000 ale baino gehiago katalogatu ditu Juan Joxe Agirrek, gerra ostean, Franco garaian, bai Ameriketan bai Europan kaleratutakoak.Guztiak ere Euskal Herria gaitzat dutenak, eta horietako batzuk Ameriketan euskara hutsean argitaratutakoak.
Ameriketatik
Argentinan, Mejikon eta Txilen argitaratutako Euzko Gogoa, Euzko Deya, Askatasuna, Sabindarrak... Harro esaten du aita Agirrek aldizkari horiek kaleratutako ale guztiak jasota dituela. Eta harro agertzen du nola lortu zuen horiek guztiak batzea. 'Bandoa egin nuen, prentsa eta irratiaren bidez Euskal Herriari buruz aldizkariak zituztenek bidaltzeko. Eta egia esanda, erantzun ikaragarria izan nuen. Halako argitalpen asko ez da beste inon. Ale guztiak baitaude'.
Eta Paristik, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak kaleratutako aldizkariaren ale guztiak biltzea lortu du baita ere Juan Joxe Agirrek. Bertako informazioa mundura zabaltzen ahalegintzen zen Oficina de Prensa de Euskadi-k zabaldutakoa.
'Ikerketa soziologikoak egiteko nahiko materiala badago, baina asko galdu egin da. Horregatik agiriak jasotzen segitzen dugu, bai alderdi, bai erakundeetakoak, gure historia ezagutzen lagunduko digutenak' azaldu du aita Agirrek.
Hasera haserako dokumentuak jasotzen ahalegindu da aita Agirre pentsatuaz agiri horiek sakabanatuta egon baino hobeto daudela guztiak elkarrekin.
Hala izanda, doktoretza prestatzen ari diren hainbat pertsona hurbiltzen da Lazkaoraino, aita Beneditarrek duten liburutegiraino, bertan ikertzeko. 'Behin nibel batetik gorako jendea etortzen da. Beren lanak osatu nahian edo tesinatik gora egiten ari den jendea izaten da etortzen dena. Guk jende asko hartzeko prestatuta ez baikaude' dio Juan Joxe Agirrek.
'Garbi ikusten da kanpoko jendeak duela interesik handiena hemengo egoera aztertzeko. Harvard, Dublin edota Torontotik etorri dira ikertzaileak Lazkaora. Horietako batek euskal emakumeak trantsizio garaian politikan izandako papera aztertu nahian jo zuen Lazkaora.
Euskal historia hurbila aztertzeko beste agiri mota bat ere bada aita Agirreren ustetan, kartelak eta pegatinak, alegia.
10.000 kartel baino gehiago bildu ditu Lazkaoko liburutegiak. Orain 3.000 karteleko donazioa jaso berri du. Donazio aurretik, bere kabuz, 7.000tik gora jasoak zituen aita Agirrek. Kilometroak, AEK-k, Amnistiaren aldeko Gestorek, alderdi politikoek edota emakume taldeek 1975. urteaz geroztik kaleratutako kartelak.
Kartel horiek abiapuntutzat hartuta doktorego tesia egin duena ere bada, euskal alderdi politikoen propaganda kartelen bidez aztertu duena; Euskal Herrian kartelgintzaren bilakaera sorreratik aztertu duena.
Oraindik ere klasifikatzeke daude jaso berri dituen 3.000 kartel horietatik asko, bakarrik egiten baitu lan aita Agirrek. 'Negu osoa eman dut jasotako kartelak klasifikatzen nahastuta iritsi baitziren. Laguntza behar dut'.
Lazkaoko Beneditarren liburutegiko bildumen artean euskal doktrinenak du garrantzi berezia. 380 doktrina baino gehiago baitaude, horien artean XVII. mendeko bukaeran Athanase Belapeyrek idatzitakoa. Aita Agirreren esanetan dauden liburuen artean berezienetakoa.
'Aquí pone Euskadi'
Aita Agirreren lanari esker atera da aurrera Beneditarrek Lazkaon duten liburutegia. 1971. urtearen inguruan Lazkaoko beneditarrek liburutegia antolatzekotan zirenean, eskari horixe egin zioten Juan Joxe Agirreri. Kataluniara joan zen orduan, Montserrateko monastegira bibliotekonomia ikastera. Bertan ohartu zen Kataluniari buruz atzerrian eta barruan argitaratzen zen guztia monjeak jasotzen ari zirela eta Euskal Herrian gauza bera egitea otu zitzaion. Lagunengana joaz lortu zuen hango eta hemengo aldizkariak biltzen hastea. Trantsizio garaian, Frantzian hainbat denboran gordeta izandako aldizkari eta agiriak mugaz alde honetara ekartzen ahalegindu zenean mugan zegoen Guardia Zibilak 'Aquí pone Euskadi' esan eta arduradunak 'Eso ya no es delito' erantzun zuen. Sabino Arana fundazioak Kultura alorreko saria eman zion 1995. urtean euskal kulturaren alde egindako lanarengatik, hiru urte geroago Durangoko azokak eskaini zion Argizaiola.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.