_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Ezusteko uzta poetikoa

Aurtengo abenduan soilik, bestetan urte osoan argitara ematen diren poesia liburu adina kaleratu dira

Makal eta burumakur zebilen aspaldi honetan poesia. Galdua zuen urrezko generoari dagokion itzala, eta azken urteotan talde poetiko gazte eta berri baten agerpena gertatu izan bada ere gure letren bazterretan, poesiaren susperraldirik ez zen inon nabaritzen.

Aurtengo abendurako baina, hamar poema liburu berri agertu dira gure dendatan. Eta zifra bera beste barik, esanguratsua da, urtero hamar edo hamabi liburu berri, besterik ez, agertzen zirenez plazan. Uzta ederra, baina zifrak ezin du estali oraindik gutxiengo baten irakurraldietarako dela poesia, poesia irakurle poeta bera omen da, diote batzuk, eta oraindik ez du publiko zabalik aurkitu, eta, nonbait, ez du aurkituko ere. Uztaren ederraren eta gutxi batzuentzako den generoa izanik, hamar liburuon errepaso labur batek hainbat zertzelada eskaintzen ditu. Eta desorekaren beste hegi batek kalitateaz mintza behar du. Eta kalitate kontuetan denetarik dago. Liburu onak eta bide ibilien oihartzunak, izen berriak eta aspaldiko estetiken lanketak...

Egileen jatorriak azaltzen du poesian gune eta periferia ez daudela finkatuta

Abangoardiaren ondorengo poesia bat dugu gure artean, eta poeta bakoitzak askatasuna du nahi duen bidea aukeratzeko, batzuetan abangoardiaren bideak eskainitakoa bere eginez eta barneratuz, besteetan bide pertsonalak egokituz. Hamar poema liburu eta poema liburuak bere bidea aukeratuz, abenduko egunetan.

Joan-etorrian ari dena omen da garai bateko sinboloa, geldirik ez dagoena, oreka mantentzen ez duena, ying eta yang-en joan-etorri bihurria, Jose Angel Irigarairi atsegin zaion moduan. Agian, azken uzta honetako libururik aipagarriena Juan Kruz Igerabideren Mailu isila dugu. Lan sakona, sakonik bada, berak horrenbeste maite duen Orienteko filosofian oinarritua, kiribila bizitzaren sinbolo nagusi gisa harturik. Euriari buruzko liburu bat dugu, euria atertu gabe, heriotzaren sinbolo eta bizitzaren agerbide, poesiaren sinbolo nagusi, ernegarri eta heriotzarako bide. Igerabidek fresko nagusi bat marraztu du, friso zabala, egunerokotasunaren eta egunerokotasunak sortzen duen hausnarketaren inguruan.

Esaldiaren kiribilean eta ironiak egiten duen jokoan ari zaigu, beste neurri batean, Anjel Mari Erroren Eta harkadian ni poema liburu olgetari eta ausarta, klasiko zalea itxuran, eta postmodernitatearen bideak aukeratu dituena. Gauzak guztiak esanak zeuden, dio poetak, baina ez ditu berak esan, eta bera ere esatera ausartzen da.

Hamar poema hauetatik lau Iparraldean agertu dira. Eta datuak, agian, zer pentsa ematen du. Oraindik poesia posible da prosa nagusitu ez denean, merkatuaren legeak agintzen ez duenean, artisautza lan gisa hartu denean. Gutxi batzuren lana gutxi batzuentzako...

Maiatzek argitaratu du Itxaro Bordaren Hautsak errautsa bezain, begiradaren eta inpresioaren poema liburua, Adurri hegiaren inguruetan sortua eta mamitua. Argitalpena euskaraz eta frantsesez eman da, euskal literaturaren zabalkunde zabalagoa bilatuz... Baina artisautzak bere keinurik handiena Auxtin Zamorak Senperen aurrera daraman ekoizpenean nabari da. Liburuak eskuz eginak baitira, zabalkunde urri bati atxikiak. Hiru liburu eman du argitara, Zamora beraren Trapuetan haizea, Joakin Balentziaren Egunkari ezkutua eta Bego Zestauren Sabeleko dantza. Hiru liburuak desberdinak asmoetan eta bide estetikoetan, Zamorak eta Balentziak giro gordinaren hausnarketa eta distira ekartzen dizkigute, poesia ia zuzenean, poema liburu baino gehiago poema bilketa diren horietan.

Bego Zestau poeta berria dugu gure poesiaren alorrean eta beste horrenbeste gertatzen da Gaizka Amondarainen Ortozik poema liburuarekin. Zestauk hitz jokoa maite du, eta paralelismoetan, esaldien errepikapenetan gauzatzen du bere poesiaren zioa. Alde horretatik, modernoagoa da Amondarainek aurkezturiko poesia, hitza eta errealitatearen arteko mundua eraiki nahirik.

Susa argitaletxeak, ohi duen adierazpen finez, Igor Estankonaren Tundra argitaratu du. Berriro gaude desertuko paisaiaren aurrean, etsipena eta ausentzia nagusi diren eremuetan. Tundra oso goraipatua izan da egunotan, baina nire iritziz, desberdin mugitzen da liburua poema luzeetan eta laburretan, irudietan agertzen den joera surrealista barne ikuspegi pertsonal batekin biltzen delarik. Eta argitaletxe beran aurkitzen da Mikel Ibargurenen Deserriko karrikak, poema liburu berezia. Mundu pertsonala da era berean Xabier Galarretak Bertso askeak kateatuko nautenak-en agertu dituenak. Bilduma, era askotariko poemak batzen dituena, bizitzaren zertzeladen aurrean.

Geografia puntu batek, azkenean, ez du gauza berezirik esango, baina hiru iparraldean bizi dira, idazle bat gipuzkoarra da, bi bizkaitarrak, eta hiru nafarrak. Estatistika zaleentzako datu jakingarri bat, besterik ez, baina poesian gune eta periferia hain ongi marrazturik ez daudela esateko beste datu bat.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_