Gerra jolas
Kolosala izango da eleberri laburra da Joseba Sarrionandiak ekarri digun azken lana. Bere bigarren eleberria dugu azken hau, eta Lagun izoztua-rekin, lehenengo eleberriarekin, gordetzen du loturarik. Bada, honetan ere Kalaportu izeneko geografia fiktizioan lekutu du istorioa, baina beste sasoi batean. Oraingoan, denboran atzera eginez, gerra zibilaren sasoira eraman gaitu.
Horrela, denborari dagokionez, Kolosala izango da, atzerago kokatzen da, gerra zibilaren hasieratik diktaduraren lehenengo urteetarainoko tartean. Kalaportu Euskal Herriko ia edozein herri izan liteke, non eta gure historia hurbileko gertaera ezagunak jasotzen diren. Horietan fikzioa eta errealitate historikoa korapilatzen dira. Bada Sarrionandiaren partetik gure historia hurbileko gertaeren oroimena berreskuratzeko ahalegina, beti ere subjektibitateari atea zabaltzen dion fikzioari eutsiz. Oroimena berreskuratzeko ahalegin horretan haurtzaroa edo gaztaroa garrantzitsu bilakatu dira Sarrionandiaren lanetan.
Kolosala izango da eleberrian gerra zibilaren gertaerak dira, umeen ikuspegi xaloen bidez, kontatzen zaizkigunak. Protagonista nagusia hamaika bat urteko mutikoa da, gerrarekin batera arin hazi behar duena. Ikuspegi xaloa eta samurra bai, baina tragedia gordina ezkutatzerik ez daukana. Hasiera batean, gerra jolas hutsa izango da herriko umeentzat, abentura erakargarria, tiragomekin egin izan dituzten gezurrezko gerren parekoa.
Gerra hasten denean, umeek hantxe izango dituzte prest tiragomak eta jostailuzko pistolak. Apurka, baina, gerrak dakartzan izugarrikeriekin topo egingo dute, eta umeen momentuko lilura guztiak abenturatik gutxi duen errealitatean galduz joango dira. Gerra handiak, ondorioz, isilpean egon diren beste gerra txiki asko piztuko ditu. Hala ere, umeak beti ume, egoerarik okerrenetan ere.
Euren begiradapean egoera krudel eta arbitrarioa igarotzen da, ulertezina eta erridikulua beti. Umeen xalotasunak atea zabaltzen die ironiari eta, ikuspegi subjektibo horretan, gertaeren irakurketa objektiboagori, baina argi uzten da gerraren krudelkeria eta irabazleen jokamolde ikaragarria. Amaieran umeen nahia, eta ironia handia ere. Zirkoa itzul dadin nahi dute, umeen duintasuna berreskuratzeko, baina zirkoaren aipamenak beste gatazka batera garamatza, hasi berria den munduko Bigarren Gerrara, eta hori bai izango da "kolosala".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.