Narratiba alegorikoa
Hogeita bost urte joan dira Mikel Zarate abade, idazle eta irakasle lezamarra zendu zela. Hori dela eta, Labayru Ikastegiak hark idatzitako bi liburu berrargitaratu ditu: Ipuin antzeko alegi mingotsak ipuin bilduma eta Haurgintza Minetan eleberria. Biek ala biek, Zaraterena ere den Utopiaren fantasiaz (1979) ipuin bildumarekin batera, osotzen dute Lezamako idazlearen estetika alegorikoa. Ipuin antzeko alegi mingotsak-en argitalpen berria argitalpen didaktikoa da, eskola helburu duena, ez horregatik balio eskasekoa baina.
70eko hamarkadan narratiba esperimentalaren eta sozialaren artean beste ildo bat zabaldu zen, narratiba alegorikoarena hain zuzen. Alegoria eta sinboloen bidez sasoi hartako euskal gizartearen egoera islatu nahi zen, horrela ekidin zitekeen sasoi hartako zentsura. Haurgintza minetan (Etor, 1973) eleberria ahalegin horretan ikusi behar dugu Garai hartan euskal gizarteak bizi zuen politika, kultura eta hizkuntzaren alorretako aldaketa eta krisi egoerak batzen ditu, beti ere Zarateren kezken ikusmiratik. Euskara batuaren lehenengo urteak ziren eta diktaduraren azken hatsak uzten zuen aurreikusten mundu berria, artean jaio gabea, Zarateren irudimenean eta herri eta euskararekiko ardura sukartsuetan.
Hitzen esangura sinbolikoaren gibelean errealitatea ostentzen da. Horrela bada, Haurgintza minetan benetako hitz zaparrada suertatzen da. Hitz zaparrada Zarateren ahozko euskara aberatsaren urmaelean. Ahuluneak aipatzekotan, eleberriaren beraren egitura eta amaiera aipatu beharko genituzke. Egitura gaitz eta nahasgarria egiten da testuan hainbeste elementu txertatzean. Izan ere, Zarateren literaturan ohikoa zen legez, testuan olerkiak, ipuinak, kantak eta esaerak nahasten dira. Zaratek darabilen hizkera jator eta aberatsaren erakusgarri, baina esan bezala, horrexek berorrek testua nahasgarri egiten du. Amaieran ere ez da betetzen espero den baikortasuna, amaiera zabalik geratzen da, eta Euskal Herriarentzat espero den etorkizun itxaropentsua geroko geroaren baitan lotzen da, lauso.
Edozein modutan ere, 70eko narratiba alegorikoaren adibide ederra da, nahikoa Zarateren literaturan argitalpen berri honi esker atzera ere murgiltzeko.
Mikel Zarate. Haurgintza Minetan. Labayru, 2004. 169 or.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.