_
_
_
_
LIBURUAK | GAIAK

Itzalak

Badut Galizian lagun kritikari bat adiskideen lanei kritikarik inoiz egiten ez diena. Haren lagun izanez gero, jai du idazle adiskideak. Ez dira gauzak berdin Euskal Herrian. Hemen denok elkar ezagutzen dugunez, maiz lagunen liburuak aipatu beharra ere badago. Eta bego hemen ohar hau denon entenditzeko modukoa.

Iban Zalduak asmatu du tonu literario bat sortzen, eta maiz, bere irudi propioa liburuetan agertzen den irudiarekin bat egiten, Peter Pan sindromeaz janzte, edo terrible itxuraz aritzen. Hemen ere, fikzioko irudia eta idazlearena hurbil daude, elementu autobiografikoak fikziorako erabiltzen direlarik. Atsegin dut gainera, berak erabiltzen duen begirada borobila. Fikzioaren eta errealitatearen arteko nahasketa une oro gertatzen da poetika honetan.

Zalduari eskertu behar zaio zein garratz hitz egiten duen gure egoera sozial eta politikoaz. Itzalak proiektu nagusi baten menpe agertzen den liburua dugu. Itzala izenaren alde semantiko guztiak landuz, itzalak benetako itzalak dira, beste errealitatea, ispiluaren (isil-piluaren) beste aldean gordetzen diren izakiak, baina itzalak badira bizkarzainak, eta bizkarzainen presentzia beti bihurtzen da biolentzia baten giltzarri ("Itzalak: Nekane"): Bikoitzaren irudi borgianoaren aurrean gaude ipuin asko eta askotan, beraz ezin dugu adierazi teknika aldetik berritasunean gaudelarik, teknika baten barnean egiten den esplorazio zabalean bai, ordea. Eta askotan kiribilaren kiribila sortzen delarik, bizkarzainak ere itzala du atzean eta joera badu ere, esku trebea du idazleak egoera hori maila pertsonal eta intimoetara jaisten.

Ipuin laburrak badira liburuan, eta esango nuke asko agertu dituela aspaldi honetan prentsan.

Agian, eta beste liburuekin konparatuz, ipuin laburren bilduma iruditzen zait alderik ahulena. Hain zuzen ere, ipuina bikoiztasunaren joko bihurtzen denean. Kontu honetan, gustu kontuak egongo dira, ez dut ukatuko, baina jokoak berak ez du ipuina mantentzen.

Askoz gehiago estimatzen ditut kritika sozialean aritzen direnak, eta Zalduak maite du garratz hitz egitea eta gure zauriak agerian uztea. Zentzu honetan ez da inoren aurrean goraipatu behar denentzako agerian dagoena: idazle sendo bat dugu aurrean, eta adiskidea izateak bere zergak ditu, bestela bere lanaren indarra ageriago agertuko bainukeen.

Iban Zaldua: Itzalak. Erein. Donostia. 2004. 174 orrialde.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_