_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Urbi et orbi

Kardinalak Kapera Sixtinora abiatzen dira Konklabeari hasiera emateko asmoz. Ondo dakite munduaren ikusmiran daudela. Purpura koloreko jantziz hornituta, prozesio patxadatsuan, Bedeinkapenen Aretoko Jauregi Apostolikotik atera dira kaperara arte dagoen bidea egiteko, guardia suitzarraren babesean.

Kaperan, Michelangelo Buonarrotti eta Errenazimenduko beste artista batzuen lanen argipean Ebanjelioen aurrean sekretua eta leialtasuna gordeko dutela aldarrikatu dute "hitzematen dut, nire burua derrigortzen dut eta zin egiten dut" esanez.

Kardinal hautesle orok juramentua bete ondoren, pontifize-ospakizun liturgikoetarako maisuak konklabean parte hartu ezin dutenei aretotik kanpo ateratzeko behartu die, "extra omnes" esanez eta egurrezko ate sendoak barrutik itxiz.

Guzti hau gutxi ez balitz, ziurtasun neurri guztiak kontutan hartuz, mikroteknologia gaietan adituek ere kardinalak erabiliko dituzten leku guztiak arakatu dituzte, erabakiaren intimitatea erabat babesteko.

Aita santua aukeratzeko Konklabea ("giltzarekin") bildu da, eta erabaki horren sekretua purpura koloreko birreta duten Kardinal-Elkargoaren esku geldituko da, "munduko elkarte bikainenaren" isilpean. Kardinal hitza italieratik dator, "cardo"-tik, eta giltzarria esan nahi du.

Erritual osoaren beste atal bat bailitzan, ordu batzuk lehenago, Joseph Ratzinger kardinalak ere, fedearen zaindari gisara, Aita santua aukeratzeko ahalmena duten hautesleei "erlatibismoaren aurkako diktadurari" eraso egiteko deia luzatu die.

Geroago gertatu dena badakigu: laugarren bozketan, ke beltza zuritzen joan den neurrian, Eliza katolikoak XXI. mende hasierarako gidaria erakutsi digu, oraingoan Benedikto XVI. izena daramana, bere burua "Jainkoaren mahastiko laborari xume eta apaltzat" agertu duena, hain zuen. Bada, beraz, "Petri Apostoli Potestatem Accipiens" berria.

Aita santuaren mezua, eginahalei dagokienez, gardena izan da: kristau guztien arteko batasuna ("egite zehatzagoak arima hunkitzeko eta kontzientziak eragiteko"), harreman handiagoa beste erlijioekin ( "elkarrizketa irekia eta zintzoa") eta Kontzilio Vatikano II.ak ezarritako erreformekin irauteko asmoa ("Kontzilio Vatikanoak hartutako konpromisoari borondate guztiarekin ekingo diot, nire aurrekariei eta Elizaren bi mila urteko tradizioari jarraituz").

Izena izana bada, jakin badakigu Benedikto XV.a Aita santu moderatua izan zela, bakezalea. Ez aurrerakoia, ezta kontserbatzailea ere. Gerrak baldintzatu zuen haren aitasantutza, 1914tik 1922ra artekoa. Gatazka horrek eragindako sarraskiak behin eta berriro gaitzetsi zituen eta gas pozoitsua bezalako tresnen erabilera gogor salatu zuen. Bestalde, Elizaren neutraltasuna aldarrikatu zuen eta Vatikanoaren diru-kutxa ia hustu zuen errefuxiatu eta desplazatuei laguntza eskainiz. Ondoren, nahiko lan izan zuen elkarren aurka gerran aritu ziren herrialde katolikoak biltzeko ahaleginetan. Horrez gain, ebanjelizatzaile modura, Europatik abiatuta, mundu osora hedatu nahi izan zuen erlijioa.

Gaur, ostera, erronka Europan bertan dago, katolizismoaren jaitsiera arras nabarmendu baita, eta hori izan daiteke Pontifize berriaren zeregin esanguratsua. Baliteke, ildo horretatik, Europa kristauaren batasuna bultzatzeko ahaleginetan aritzea, eta, teologo prestu modura, katolikoen, protestanteen eta ortodoxoen elkargunea sakontzeari lehentasuna ematea.

Bestalde, ez dago dudarik, erlijio eta gazteen arteko harremanari ere garrantzi handia emango diola. Horren termometroa Koloniako gaztediaren bilkura izango da, Joan Paulo II.ak irekitako bide beretik.

Erromako Elizaren lehenengo garaietan herri kristauak Aita santuaren aukeraketan parte hartzen zuen, baina laster moldatu zen inperioaren formetara. Erromako enperadoreak ezin zuenez oinordekorik utzi, haren heriotza gertatzen zenean, Senatuak aukeratu behar izaten zuen beste bat, bizitza guztirako, gainera. Hauxe izan da, Elizako senatari gisa, kardinalen eginbeharra, "princeps" berria hautatu dutenean.

Ondoren, ohiko formula erabiliz, Erromako hiriari eta mundu osoari zabaldu zaio berria: "Nuntio vobis gaudium magnum: habemus Papam".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_