_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Kreditu txartelaren xarma

Kontsumoak euskal gizartean eragin dituen aldaketak aztertu ditu Patxi Juaristi soziologoak

Euskal Erkidegoan, egun, 15 denda txiki daude 1.000 biztanleko. Europan, batez beste, hamar baino ez. Baina horrek ez du esan nahi euskaldunek kontsumoaren aurrean jarrera ezberdina dutenik.

"Hemen Europako modu berean egiten dugu kontsumoa. Kontua da industrializazioa beranduago etorri zela eta horregatik atzeratuagoak gabiltza". Azalpen hori Patxi Juaristirena (Markina, 1967) da. Soziologian doktorea da eta Salgai argirataratu berri duen liburuan ondorio garbia islatu du: "Kontsumo arloan garai erabakigarriaren aurrean gaude, aldaketa sakonak gertatzen ari dira eta ezinbestekoa da kontsumo zuzena egitea, planeta honekin amaitu nahi ez badugu".

Juaristiren arabera, globalizazioak ezinbestekoa du merkatua eta horrek izugarrizko aldaketa politiko, sozial eta kulturalak eragiten ditu. "Txikitan, Markinan bertan ezagutu izan ditut dendaz eta bizilagunez beteriko kaleak gaur egun hutsik ikusten ditut.Jendea merkataritza zentro erraldoietara jotzen duelako".

Honela, egungo kontsumo erak gure herrien itxuraldaketa dakar. Eta zeresanik ez plazetako baserritar-saltzaileen inguruan. "Gehienak edadetuak dira, 60 urte ingurukoak, eta neurri zehatzak hartzen ez badira, erabat desagertuko dira datozen urteetan", ohartarazi du adituak.

Patxi Juaristik oreka aldarrikatzen du. Ez du uste hipermerkatuek desagertu behar dutenik, baina Frantzian hartu direnen antzeko neurriak proposatzen ditu: zerga bereziak ezartzea gune erraldoiei eta bildutako dirua denda txikiei zuzendu. "Jaurlaritzak bultzatu zuen Dendak non, bizitza han kanpaina horretan geratu zen eta neurri zehatzagoak behar dira", azaldu du.

Halere, administrazioaz gain, erosleek zein saltzaileek badute ardura, Juaristiren ustetan. "Saltzaileek profesionaltasun gutxi daukate, hau da, espezializazioa behar dute; eta erosleek jakitun izan behar dute erosten dutenaz".

Laburbilduz, aditu honen esanetan, kontsumitzaileak garbi izan behar du "kontsumoa bera ez dela ekintza neutroa", are gehiago egunotan zabaldu den globalizazio efektuarekin. "Produktu asko eta merkeak behar dira, honela, Txinan bezalako herrietan ekoizten dira, langileen eskubideak zapalduz". Gainera, aisialdia eta kontsumoa estu loturik daude. "Jendeak aste amaieretan hipermerkatuetara jotzen du besterik gabe; esan daiteke, gure artean %8k kontsumorako mendekotasuna duela, gradu ezberdinetan, noski. Askok egunero dendetara joan beharra daukate, nahiz eta ezer ez erosi".

Gauza onik ba ote du kontsumoak? Galdera horri baietz erantzuten dio Juaristi, baina honako zentzuarekin: "Kontsumoa dago aberastasuna dagoelako. Merkataritza guneak azken urteetan ugaldu egin dira Euskadin eta ba omen dago beste hamar hipermerkatu berri zabaltzeko asmoa. Noski erakargarria dela praka berriak erostea, edota denda dotoretara sartzea, baina kontsumoa neutroa ez dela, hori ez da sekula ahaztu behar".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_