_
_
_
_
GAIAK

Artea azalean

Lehengo irudi beltza gaindituz, garbitasuna eta segurtasun neurriak dira tatuatzaileen oinarri

Más información
Antzinako tradizioa

"Marrazkigintzaren atala"

Tinta usaina kanpoaldetik datorren musika errepikakorrarekin nahasten da. Lurpean egon arren, leku argitsua da eta itxarongela modako ileapaindegi batekoa izan liteke. Hemen, ostera, ez dago aldizkari larrosarik ez eta neuronak etengabe musika arinaz zigortzen dituen hari musikalik. Sudurra alderik alde metalezko eraztun batek zulatuta eta ilea rastafari erara daraman neska batek pauso luzeka igo ditu eskailerak. Ez, ez gaude modako ileapaindegi batean. Eman diguten helbidea zuzena zen.Tatuatzaileak bota urdin distiratsuak ditu, eta deabru bihurriaren antza ematen dioten metalezko bi kono bana ahoaren alboan. Ohatilan etzanda, 35 bat urteko gizona. "Zer moduz?". "Hementxe, zain. Lasai nago". Hori esaten ari dela besoak atzera bota eta buruaren azpian jarri ditu. Bat-batean, deabru itxurazko mutilak zientzia-fikziozko atrezzo-tik ateratako pistola dirudien tramankulua atera du. Entxufea hormako bi zuloetan sartu eta gatiloa sakatu du. Pistolaren zaratak 13 urterekin lau hagin enpastatu zizkidan dentista ekarri dit gogora. Etzanda dagoenari ere bai, antza. "Bah! Ez da hainbesterako. Min ematen zuela esan zidan lagun batek. Baina ez da ezer. Atximurka bat. Erredura txiki bat akaso", dio gizonak.

Mutilak Unai Ibañez du izena eta Bilboko Logan estudioan egiten du lan. Gaurko lanari ekin aurretik kontu handiz atera ditu orratzak hermetikoki itxitako poltsa batetik. Gaur egungo tatuatzaileek hankaz gora ipintzen dute literatura beltzak sortutako topikoa -tatuatzaileek kez betetako lokal batean whisky botilaren laguntzarekin lan egiten dutela dioen hori- eta zorrotz betetzen dituzte osasun eta segurtasun arau guztiak, bezeroak nahiz euren burua infekzioetatik babesteko. "Lokalari garbitasuna eskatu behar zaio", dio Ibañezek, "gero tatuatzailearen book-a ere begiratu behar, zer-nolako lanak egiten dituen eta kalitatea eskaintzen ote duen jakiteko. Nik neuk behintzat hori begiratzen dut tatuaje bat egitera banoa". Profesionalaren izaerak ere ba omen du garrantziririk, azken finean tatuatzaileak sekula ezabatuko ez den seinalea utziko baitio bezeroari. "Horregatik nahiago dut pertsona desatsegin batengana ez joatea. Dirua irabazi beste helbururik ez duten horiek ez zaizkit batere gustatzen".

Arlo honetan oraindik ez dago unibertsitaterik, ez eta titulu ofizialak banatzen dituen bestelako erakunderik. Tatuatzaile gehienak autodidaktak dira, kaleko unibertsitatean ikasitakoak. Ikasteko prozesua antzekoa izaten da gehienentzat: Tresneria erosi eta lagunen batekin egin zituzten lehenengo praktikak, hura betirako galtzeko arriskuarekin. Gero, agian, finkatutako profesional baten tailerrean sartu ziren laguntzaile. Izan ere, tatuatzea ogibidetzat jo daiteke. "XXI mendearen atarian dirauten artisau ogibidetariko bat da hau", azaldu du Iruñeko Blak Tatoo-ko Josuk, "gutako askok eskuz prestatzen ditugu orratzak, piezaz pieza. Bizimodua ateratzeko beste ematen digu eta zergak ordaintzen ditugu, guztiek bezala".

Dena den, XXI mendeko artisau hauen lanak batzutan zerikusi handia du artearekin. Nola deitu bestela pertsona baten ezaugarri fisikoetara egokitutako diseinua landu ostean haren gorputza ia osorik estaltzen duen koadroa egiten duenari? Izan ere, gehienetan katalogotik ateratako diseinu txikiak eskatu arren, badira berariaz egindako marrazki erraldoiak betirako azalean eramateko prest daudenak. Horrelakoetan gozatzen du gehien tatuatzaileak. Bilboko Area 51-n lan egiten duen Ramón-en hitzetan, tatuatzea "marrazkigintzaren beste atal bat" besterik ez da.Hemen tatuajeak ez daude EE BB edo Erresuma Batuan bezain zabalduta. Hala ere, lehen zuten irudi marjinala apurtu dute, literatura eta zineman pertsonaia gaiztoek, legionarioek eta marinelek eramaten baitzituzten beti. Hala ere, printzipioz profesional batzuek tatuajeak agerian dauden gorputz ataletan -eskuetan edo aurpegian- izan dezakeen eragin kaltegarriaz ohartarazten diete bezeroei, batez ere lan bila joatean izan ditzaketen zailtasunez. Kontuak kontu, jada ez dira bakarrik pelikulako gaiztoak artisau edo artista hauen zerbitzuak eskatzen dituztenak: etxekoandre, bulegari, polizia, abade eta abokaturik ere izan omen dute bezero.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_