Farmazia arloko lehen euskara-gaztelera hiztegia banatzen ari dira egunotan
Farmaziaren arloan orain arte egin gabe zegoen lana burutu du Farmazilari Euskaldunen Elkarteak, FEUSEk. Izan ere, 2.500 sarreradun euskara-gaztelera hiztegia osatu baitu, UZEI eta Euskaltzaindiak lagunduta, eta bere 6.000 aleak banatzen ari da egunotan. Elkarteko kide eta hiztegiaren koordinaketa lanetan aritutako Patxi Arrasateren esanetan, elkarte hau sortu zeneko helburuan -arlo honetan euskararen normalizazioa, alegia- aurrerapauso garrantzitsua da hau. "Farmaziaren alorrean ondare inportante bat bazegoen lehendik, euskaraz beti hitzegin izan da farmaziatan, eta guk egin duguna, nagusiki, hau jaso eta egokitzea, eguneratzea izan da, farmazilariei euskaraz bere lana ondo egiteko erreminta emateko helburuarekin".
Egitasmoa burutzeko orduan Euskadiko Farmazilarien Elkargoen Kontseiluaren eta Merc Sharp Dohme laborategiak emandako laguntza ekonomikoa azpimarratzen dute egileek, eta baita sektoreko enpresa ezberdinena ere. Erakundeen harrera positiboa ere nabarmentzen dute.
Lana egiterakoan, aukera bat egin beharraren aurrean aurkitu dira egileak behin baino gehiagotan. Esaterako, "arreta farmazeutikoa" edo "laguntza farmazeutikoa" hartzeko momentuan. "Egin duguna logika bati jarraituta proposamenak luzatzea izan da", dio Arrasatek. Kasu honetan, jarrera aktiboagoa adierazten duen "laguntza"ren alde.
EAE eta Nafarroako farmazilarien artean banatzen ari dira hiztegia, baina FEUSE, jadanik, hasita dago lan handi berri bat martxan jartzen, botikagintzaren maisu formulen ingurukoa.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.