Sufrimenduaren lirika
Mateoren otoitzak zabaltzen du Itxaro Bordaren eleberririk biblikoenaren hitzaurrea, "dohatsu bihotz barnez pobreak, haiena baita zeruetako erresuma."(...). Eta otoitzari jarraituz lur gaineko dohakabeen mundu oso bat aurkezten digu lan honetan, Otsabideko biztanleena. Otsabide ez dugu inongo mapetan kausituko, beharrik ez, baina bai erraz kokatuko dugu Iparraldeko barnealdean, Amikuzeko txoko batean menturaz. Bertako biztanleen bizipenak ditu hizpide Zeruetako erresuma honetan, denbora tarte luze batean kateatzen diren pertsonen istorioak xumeak.
Otsabideko biztanle hauek lurra sufritzen dute, jaiotzari zor zaion halabehar madarikatua. Izan ere, pertsona hauek sufritzen dute, gerra, miseria, emigrazioa, harropuzkeria, bakardadea, herria, familia eta amodioa sufritu egiten dute. Bozkariorako tarteak txikiak dira eta greziar tragedia balitz bezala sufrikarioa madarikazio bihurtzen da, jendearen baitan errotzen da. Horiexek, gehien sufritzen duten dohakabeek, lortuko dute zeruetako erresuman sartzea, eta bertan dohatsuenak izango dira.
Borda sufrimendu horiez mintzo zaigu erraietatik. Kontaera mingarria eta aldi berean xamurra da, lirismo handiarekin, sufritzen dutenekiko elkartasun keinua gordeaz. Ez da kronika baina bai ikuspegi zabala eta kritikoa XX. mendeko Ipar-Euskal Herriko gertaerez, Bordaren liburuetan ohi den bezala. Bizia eta heriotza harilkatzen ditu, liburu trinkoa bezain eder honetan.
Itxaro Borda. Zeruetako erresuma (Susa, 2005). 342 orrialde. 17,10 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.