Burdinazko hanka herrenak
Bere ibilbideko bigarren eleberria ekarri zigun urte hondarrekin batera Lutxo Egia bilbotar idazle eta kazetariak. Itxura batean Ezker hanka falta zuen izenburuko hau laburra izan arren, lerroz lerro eta berbaz berba handitzen den lana da berau, egile honen literatura bezainbeste.
Bertan Gerena izeneko kirol kronikagilearen ibilerak kontatzen zaizkigu. Gerenarenak eta lagun izango dituen hiru gazteenak ere, 80ko hamarkadako Sestaon. Baina ez hori bakarrik, izan ere, Egiak bi planotan aurkezten digu liburua: batetik, aipatutako pertsonaien ibilerak; eta bestetik, gaur egungo denborara etorrita, gazte horietako baten bidaia Galiziara Gerena zenaren senideen bila. Plano biak sigi-saga dabiltza liburuan zehar, sarri irudi iradokitzaileez beterik eta lirismo handiz ibili ere.
Lehenengoan, Sestao nagusi, itsasadarra ardatz, herdoil endekatuaren erresuman. Hemen ditugu Gerena herrena, zahartua, militantea, Hierro kazetarako Sestao River taldearen kronikak idazten dituena, eta beronen eskutik helduen arora poliki-poliki sartuko diren gazteak. Zati honek badakar hiriaren ikuspegi jakin bat. Ikuspegi honek, ezaguna ere Bilboko edo Bilbo inguruko beste euskal idazle batzuengan, jartzen du begirada hiriko aspaldiko bazter industrialeetan, gaur galduak; auzoetan; erreka zikinaren ertzetan; herdoilean. Eta, azken batean, herdoilarekiko nostalgia da ikuspegi horren metafora nagusia.
Oraingo hiri berria titanioz bete ahala, Egiaren esanetan titanizatu, eta aldi berean, hitz jokoa eginez, tiranizatu, lehengo uherra oroitmin bihurtzen da, iraganaren eta hiri bizia izandakoaren ikur. Egile hauen pertsonaiek errezeloz eta destainaz dakuskite erdialdeko inguru eta eraikuntza berriak, haietatik ihes egiten dute, eta ihes ere egiten dute ez hain aspaldiko sasoira, 80ko hamarkadara batez ere, noiz eta herdoilaren endekapena ageriagoa zen, herdoil endekatua eta sormen handiko 80ko hamarkada iradokitzailera.
Bigarren planoan, berriz, herdoilatik berdera, Galiziara egindako bidaia, bidaia literario gisa begitantzen zaigu, Manuel Rivas idazlearen istorio eta pertsonaienganako bidaia. Bada, honek, darion itxura lirikoa areagotzeaz gain, irrealitate ameskor kutsu handia ematen die liburuaren pasarte hauei. Hala ere, plano biak elkarlotzen doaz, han hemen sakabanatutako hariak batuz, harik eta istorio iradokitzailea erdietsi arte.
Lutxo Egia: Ezker hanka falta zuen. Susa, 2005. 12 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.