_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Herdoilaren gorazarre

Bilbo berriaren aurrean, euskal idazleek auzo baztertuak eta 80ko hamarkada hartu dituzte inspirazio iturritzat

Bilbo hiriaren birsortzearen paradigma da gaur egun. Guggenheim museo entzutetsua estaltzen duen titanioa aldaketaren metafora da, sasoi berria adierazten duena lehengo burdina herdoilduaren aurka. Ibaizabalaren ertzak txukundu ahala, hiri berria sortzen da, batzuetan iraganaren lorratz guztiak ezabatuz sortu.

Bilbok azken hamarkadan izan duen aldaketa arte adierazpenetan hasia da islatzen, baita literaturan ere. Hiririk ez daukan euskal literaturarentzat, Bilbo hasia da izaten istorioak kokatzeko espazio urbano hurbil bat; are gehiago, hiria bera zenbait lanen ardatz bihurtu da.

Bilbo berritua literatura gai bihurtu da, baina hiriaren aldaketak eragin du jada kontrako erreakzioa, erresistentzia jarreratzat har genezakeena. Ez dago beste adibiderik euskal literatura osoan, eta horrexek egiten du berezi.

Hiriburua zenbait istorioren kokaleku bihurtu da hiri gabeko euskal literaturarentzat

Idazlearen ahotsa hiri berriaren garaipenaren aurka altxatzen da. Behin eta berriro gogorarazten digu saldu nahi den alde berri eta txukunak atzealde iluna ere badaukala, baztertuak ahazten ditugula, berrikuntzek beraiek ere baztertu gehiago sortarazten dutela eta lehengo hiri proletarioa oraindik inguruetan bizi dela.

Marjinalitatearen aldeko gustua, heriotzaren gaia dakarren aurreko sasoiekiko oroimina, langileriaren aldeko ikuspegi ezkertiarra eta euskal identitatearen aldarria dira literatura horren ezaugarririk behinenak Ezaugarriok estetika jakin batera biltzen dira. Bilbo berriak kontraste eremua eskaintzen du estetika hori garatzeko.

Aipatutako ezaugarriak aurki ditzakegu azken urteotan argitaratu diren zenbait lanetan, 90eko hamarkadan argitaratzeari ekin dioten idazle bilbotarren liburuetan hain zuzen. Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra (Txalaparta, 2003), Paddy Rekalderen Bilbo dub kronikak (Susa, 2004), Urtzi Urrutikoetxearen Auzoak (Susa, 2005) eta Lutxo Egiaren Ezker hanka falta zuen (Susa, 2005). Azken bi liburu hauek, berbarako, Paddyrena olerki narratiboak izaki, oraingo hiriaren kronikak izan nahi dute.

Liburuok bat datoz ikuspegian. Periferiako hiri proletarioa erdiguneko hiriari kontrajartzen zaio, Gabriel Arestiren Bilbo proletarioa gogora ekarriz.

Bestalde, begiradak atzera jotzen duenean, 80ko hamarkadara garamatza nagusiki, krisi larriaren sasoira, hiria inoiz baino hondatuago zegoen garaira. Ibaizabaleko ibai-bazterretan itzelezko herdoil metak pilatzen ziren orduan.

Alde batetik, esan bezala, hondamendia adierazten du, inguru eta jendearena, baina aldi berean, utopiaren sasoi eta inguru sinbolikoa iradokitzen du. Idazle hauentzat, 80ko hamarkada langile mugimenduaren azken hatsa izan zen, azken erresistentzia isolatuta Euskalduna untziolako borroka mitikoan. Gainera, 80ko urteak urte bizi-biziak dira gazte mugimenduaren alorrean. Sormen handiko sasoitzat hartzen da. Lehengo bizitasuna oraingo hiri txukunari, idazleon ustetan hilago dagoen hiriari, kontrajartzen diote. 80ko hamarkada ardatz da Sonia Gonzalez eta Lutxo Egiaren lanetan.

Hiri berriak iradokitzen duen anonimotasun eta hoztasunaren aurka, idazleek jende arruntaren bizimoduaz idazten digute. Halaxe egin zuen Urtzi Urrutikoetxearen bere Auzoak liburuan. Periferiara bultzatzen gaitu etsipenetik asko duten istorio labur eta zatikatuetan.

Kontrara, Paddy Rekaldek hiriari buruzko begiradarik gordinena erakusten digu bere Bilbo dub kronikak olerki-bilduman. Gabriel Aresti eta Bukowsky erreferentziatzat hartuta, bere begirada salatariak bezain errukiorrak hiriaren marjinalitatea zeharkatzen du, Bilboren modernitate berrian lekurik ez dutenek erakartzen dute: drogazaleek, suizidek, eskaleek, etorkinek, emagalduek... Marjinalitatea bizi den bazterrik bazter doa, lehengo leku biziak oroiminez gogoratuz, oraingoak hilda baitaude bere ustetan.

Bilbo postmoderno honetan, -jada ultramodernoan esan beharko genuke-, euskal literatura oroimen eta utopia galduen artean dabilkigu oraindik.

Hiri postmodernoa

Giandomenico Amendolaren La cittá postmoderna liburuan ematen zaigu hainbat gako hiri postmodernoa definitzeko. Erraz azaltze aldera, hiri modernoa industria metalurgikoaren sasoiari dagokio nagusiki.

Horrela begiratu behar diegu industrialak izateari utzi dioten hiriei, haien funtzio, kontzeptu eta paisaietan postmodernitatearen ezaugarriak aurkitzeko.

Horrek guztiak zerikusi handia du, XX. mendeko azken hamarkadetatik, Europan eta Ipar Amerikan batez ere, abiatu den hirien eraldatze eta birsortze prozesuarekin.

Amendolaren arabera, hiri postmodernoan hiriko erdigunearen eta periferiaren arteko harremana aldatzen da. Erdigunea da hiri osoa ezaugarriztatzen duena.

Erdigune horretan kokatzen da eraldatzearen gune nagusia; lehen, hiri modernoan, industriarako ziren eremuei eta elementuei orain beste funtzio bat ematen zaie. Horietan arkitektura berria sortzen da, beste paisaia bat, eta elkarrekin bizi diren beste garai bateko hondakinak, hondakin industrialak, birbaloratu eta artelan edo iraganaren oroigarri bilakatzen dira.

Hiriko erdigunea, halaber, ikuskizun bihurtzen da arkitektura singularraren bidez eta horretan txertatzen eta garatzen den masa-kultura eskaintzaren bidez.

Erdigunearen ekonomi oinarriak, beraz, hiri osoa ere definitzen du, bertan jaun eta jabe izango ditugu hirugarren arloko jarduerak, lehengo industria hiria izatetik oraingo zerbitzu hiria izatera igaroz.

Amendolak Bilborako, Euskal Herriko hiri postmoderno bakarrerako ere balio duen definizio zuzena eman digu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_